- Research Article
- 10.20420/elguiniguada.2026.854
Babes Sistema eta Hezkuntza Sistemaren arteko zubiak eraikitzen: Lagunberri programaren azterketa kualitatiboa
- May 02, 2026
- El Guiniguada
- Irati Alonso Barquín + 1 more +1
Euskal Autonomia Erkidegoan migrazio fluxuen ondorioz, geroz eta kultura aniztasun handiagoa dago. Mugimendu hau, hemezortzi urtetik beherako haur eta nerabeen artean ere gertatzen ari da, etorkizun hobea lortzeko itxaropenarekin erreferente heldurik gabe migratzen duten nerabeak kasu. Haientzat, politika publikoak eta laguntza estrategiak berebiziko garrantzia dute, erabateko inklusioa eta parte-hartzea berma dadin. Estrategia horietako bat euskal hezkuntzan Lagunberri programa da. Ikerketa honetan, Lagunberri programa aztertzea da, honen funtzionamendua, onurak, erronkak eta beharrak aztertuz, besteak beste. Horretarako, metodologia kualitatiboa jarraitzen duen ikerketa diseinatu da, elkarrizketa erdi-egituratuen eta taldeko elkarrizketen bitartez. Lau profesional (bi irakasle eta beste bi hezitzaile) eta hamar nerabek parte hartu dute. Ikerketaren emaitzek programaren onurak mahaigaineratzen dituzte, hala nola, gaztelaniaren ikaskuntza eta sozializatzeko aukera, bestela ere, programaren erronkak ere nerabe migratzaileen benetako gizarteratzea eta hezkuntza inklusioa berma dadin, tartean gazteek sentitzen dituzten aurreiritzi eta segregazioa edota programatik at dauden laguntza murritzak.
Read more